ADECA

1999. urteko udan ASE/ADECA jaio zen sukaldari talde baten lanaren ostean, beraiek bere lanbidea gizartearentzat baliabide bihurtu nahi zutelarik. Elkartean batzearen ardura sukaldaritza arabarraren handitasuna azpimarratzearen nahitik etorriko da eta sukaldarien lan izugarritik...

            Giza egoitza bitan banatua dago, batetik Gasteizko udaletxeak duen elkarteentzat etxea, Rogelio de Alvaro kalean, eta bestetik DIOCESANAS-Mendizorrotza Hostalaritza eskola, www.diocesanas.org Amadeo Garcia Salazar kalean.

            ASE-ren partaideentzat elkartearen izateak daukan zeregina zera da beti ezaguna izan ez den kultura gastronomika batean parte hartzea eta indartzea. Honi gehitzen zaio tradizioz betetako sukaldaritza berritzearen oinarriak ezartzea, gure inguru geografikoan dauden sukaldeetara hurbiltzea eta lanbide honetan  parte hartu nahi dutenen kantitatea handitzea.

            ASE-k duen alderdi garrantzitsuenetariko bat partaideen esperientzia eta erreflexioak elkar banatzea beraien artean. Zorionez partaideen aniztasunak baimentzen du elkartrukatu ahal izatea sukaldari helduen tradizioa eta sukaldari gazteen berrikuntzak, jarraipena mantenduz eta honek ematen diolarik izaera askea eta kritikoa, hain beharrezkoa dena elkarte guztietan.

            Helburu guzti hauek lortzea instituzioei esker etorriko zaigu, baita jendearen nahimenetatik. Honela ekintza ezberdinak aurrera eramango dira gizarteak dituen nahi kulturalak lortu ahal izateko, elkarbanatuz aisia eta hezkuntza. Hemendik heltzen da ASEk  aurrera eramango duen ekintza berriak, hala nola, errezeten hedatzea, web orria, beste taldeekiko erlazioa edo beste elkarte batzuekiko harremana. Mahai inguruak, konferentziak, kurtsiloak baliabidetuko gaituzte era bizian, ulertzera eta debateetara eramanez.

            ASE-k bere burua aurkeztu zuen Gasteizen 2000. urteko otsailean, DIOCESANAS-Mendizorrotzan ospaturiko afari batean, politikari eta komunikabide ezberdinek parte hartu zutelarik. (Azpimarratu dezagun ikastetxe honekin elkarlan akordio bat dagoela).

            Zenbait urte igaro dira ekitaldi honetatik eta badaukagu gure lehenengo argitalpena “Alava a gusto”, non irakurleak aurkitu dezake errezeta sorta. Batzuk errezeta tradizionalak jarraitzen dituzte  eta adierazpide historiko eta glosarioa daramate, baina beste batzuk gaur egunekoak dira eta kreazioan aurrerako pausu bat suposatzen dute. Bakoitzak, bere erara, zerbait berria gehitzen du hobetzeko, gure aberriarekiko maitasuna mahaira eramaten dugularik.

            Honetatik aparte aldizkari ezberdinekin, komunikabide eta beste abarrekin egindako elkarlanak azpimarratu beharra dago.


           

aviso legal Asociación de Cocineros de Álava